EUSKARAREN IRUDI BERRIA

0 Flares Facebook 0 Twitter 0 Google+ 0 LinkedIn 0 Pin It Share 0 Buffer 0 Email -- 0 Flares ×

Bost urteotan, beraz, hala Udalak nola herriko beste hainbat eragilek askotariko proiektu, egitasmo, programa eta jarduerei ekin diete, asmo nagusia delarik euskara ahalik eta esparru gehienetan erabiltzea.

Horren guztiaren berri eman nahi du portugalete.eus webgune jaio berriak. Haren bitartez, Udalak Portugaleten gertatu eta euskararekin zerikusia duen oro jaso eta plazaratu nahi du, informazio hori guztia hainbat arlotan sailkatuta; hala nola, familia, irakaskuntza, merkataritza, kultura, kirola, udaletxea… Udal Euskaltegiak eta Berbalagun egitasmoak ere txoko bana edukiko dute, herritarrek jakin nahi edo behar duten guztia agertzeko. Horretaz gain, euskararen agenda ere sareratuko du, bai eta hainbat datu ere, euskarak Portugaleten izan duen eta duen presentziaz.

Norabide bakarrekoa, ordea, ez du izan nahi portugalete.eus webguneak. Horrexegatik, informazioa eman ez ezik, jaso ere nahi du eta, horren ondorioz, herritarrek helarazi nahi duten guztia, euskararekin harremana badu, noski, bildu eta sareratu.

Portugalete.eus bide iraunkorra izango da komunikazioan, elkarrizketan, harremanean, elkarreraginean eta elkarlanean aritzeko, uste sendoa baitugu ahaleginak batuta hobetu iristeko diogula helburu orori.

www.portugalete.eus

Bestetik, txiripa hutsez, portugalete.eus sareratu behar dugun egun hau aurtengo Korrikak Portugalete zeharkatu behar duen eguna ere bada.
Aurreko bi edizioetan bezalaxe, Udalak kilometroa erosi du eta lekukoa eraman behar du hiriaren erdialdeko ibilbide batean. Lekukoa hartuko dugu, beraz, 19:30 inguruan Abaro etorbidean eta Carlos VII etorbideraino eramango du, Castaños Jenerala, Ojillo eta Posta kalea zeharkatu ostean.
Zer esanik ez, denok zaudete gonbidaturik gurekin batera korrika egitera.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

*

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>